Moderatzailea: REAS Nafarroa
Guztiona den ekonomia: batetik, kapitala antolaketa sozioekonomikorako zentro gisa mugitzea, eta, bestetik, bazterketaren eta ustiapenaren ondorioak desagerraraztea, hainbat sarek ingurunean lan egiten dute, bizitza modu iraunkorrean ahalbidetzen duten prozesu guztiak erdian kokatzeko. Proposamenak, indarrak eta ahuleziak partekatzeko gunea.
Mauge Cañadasen eskutik
Ulertzen dugunaren defentsa pertsona guztiekiko komuna izan behar da. Horregatik, amaitutzat eman ez daitekeen eta guztion artean ibili beharreko bide bat da. Pertsonok gure sentsibilitate desberdinei erreparatuz talde desberdinak osatzen ditugu, taldeak plataforma edo marko desberdinetan barnebiltzen dira. Gure erritmo, hizkuntza, ezaugarri propioekin. Lan egiten dugun , militatzen dugun edo aktibismoa praktikatzen dugun perstonak baino askoz gehiago gara. Aldi berean funtzionatzen duten sistema bizi desberdinak gara, paraleloki funtzionatzen eta era desberdinen bitartez elkarharremantzen garenak. Nola erraztu gure arteko interakzioak gure lanak eragin nabariagoa izan dezan?
Moderatzailea: REAS Nafarroa
Ekarpen ugari egin ditu ekologiak gizarte- eta ingurumen-ikuspegitik jasangarriak diren formula politiko eta ekonomikoak garatzeko. Nafarroan, erakunde eta entitate askok urteak daramatzate aldaketa sakonak eskatzen eta alternatibak proposatzen. Hasi agroekologiatik eta ekologismo sozialeraino, beheranzko mugimenduak eta beherakaden aurkakoak, ingurumen-justizia Iparraldea/Hegoaldea… eredu kapitalista erauzle eta suntsitzailearekiko erresistentziak batzen dituzte, ingurumen-kolapsoaren hasieran berdez tindatzen baita, baina ez geldiarazten.
Agresta Kooperatiba
Klima-aldaketa da gizarteak duen arazo handienetako bat. CO2 emisioak murrizteko modurik onenetako bat da, hasteko, horiek ezagutzeko, eta, alde horretatik, gure jarduerak sortzen duen karbono-aztarnaren kalkulua, hau da, gure jarduerak CO2 emisioetan duen ondorioa, funtsezko tresna da horretarako.
Moderatzailea: Carlos Rey (REAS Red de Redes)
Zer da gizarte-txanpon bat? Nola funtzionatzen dute? Zertarako erabiltzen da? Zer emaitza lortzen dira? Zer zentzu dute mundu globalizatuan? Gizarte-txanponak bidezko merkataritza-harremanak sustatzen ditu, gizarte zuzen, demokratiko, ekologiko eta solidarioaren balioekin bat datozenak. Gizarte-txanpon bakoitzak bere berezitasuna du, baina guztiek lurralde bat garatzeko tresna gisa duten balioaren alde egiten dute.
Miguel Angel González eta Eduardo Urturi (Ekhilur)
Diru sozial bat erabiltzeak zalantza handiak sortzen ditu merkataritza, enpresa edo herritar batek ezarri eta erabiltzeko orduan. Ikus dezagun, modu praktikoan, nola erabil dezakegun eta zer urrats egin behar diren harekin lan egiteko.
Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies
ACEPTAR