Ekonomia solidarioaren azoka

Ekitaldi hau, ekonomia solidarioa eta kontsumo arduradunaren alde egiten ari duten enpresen eta entitateen espazio erreferentzial gisa itxuratzen da. Azoka, MERKATU SOZIALAREN eratzearen adierazpen garrantzitsuenetarikoa izango da, ekitaldi honetan bere konfigurazioa eta garapena aurkeztu, azaldu eta zehaztu nahi baita.

Azoka ehonen helburua ekonomia solidarioa indartzea eta ikustaraztea da, hazten ari den errealitate sozioekonomiko honek bere jarduteen bitartez erantzun errealak helarazi ditu sektore ezberdinei buruz, hala nola, produkzioaren sektorean, zerbitzuetan, komertzializazioan, kontsumoan edo
sektore finantzieroan, beti ere, errealitate integralean, ekonomikoan, sozialean eta ingurugiroan beren bideragarritasuna oinarritzen duten eredu enpresarial eta proiektu sozialen bidez. Azokarekin Merkatu Soziala herritarrei hurbildu nahi diegu eta barne-lankidetza eta kontsumo arduratsua sustatu nahi dugu pertsona eta organizazio produktore eta pertsona kontsumitzaileen artean.

Azokak, merkatu sozialean parte hartzen duten ekonomia solidarioko organizazio eta enpresa ezberdineko stand informatiboekin, produktu salmentarekin eta zerbitzu ezberdinekin kontatuko du: finantza etikoak, garraio jasangarria, bidezko merkataritza, energia-iturri berriztagarriak, eraikuntza, ehungintza, posta, turismo arduratsua, lan-gizarteratzea, beste batzuen artean. Baita ere, aurkezpenekin, erakusketekin eta jarduera kulturalekin kontatuko du azokak.

Azokarekin batera, Ekonomia Solidarioari buruzko Nazioarteko Jardunaldiak ospatuko dira, Iruñeko udalak finantziatutakoak.

 

AZOKAN POSTU BAT JARRI NAHI DUZU?

INSKRIBITU ZAITEZ

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies