“Kapitalismoa edo bizitza, ekonomia feministaren ikuspegia”
Nabaria da bizitzaren iraunkortasunak prozesu sozial, politiko edo ekonomiko guztien ardatza izan behar duela, besterik ez bada ere, bizi sen hutsez, planetak eta gizakiak bizirik irauteko senak hartuta. Hala ere, sistema kapitalistaren garapenak eta honekin batera, pentsamendu neoliberalaren garapenak, bizitzari berari balioa kentzea lortu du.
Honen aurrean, ikuspegi alternatibo hori prestatzeko lanetan aurrera egin behar dugu, ekonomia solidarioa ikuspegi hori izanik, ekonomia eta harreman soziopolitikoak berriz aztertu nahi baititu gizarte postkapitalista bidezkoagoa, iraunkorragoa eta solidarioagoa lortu ahal izateko. Eta eraikitze lan horretan, ekonomia feministaren eta ekologikoaren oinarrizko ekarpenak sartu behar dira.
Ekonomia feministak ez du bakarrik aztertzen nola eragiten dion krisiak emakumeei: proposamen antikapitalista bat da, pertsonen produktibitatea hobetzea helburu izan beharrean, pertsonen bizi baldintzak hobetzea helburu duena.
Ekonomia solidarioak (ES) eta ekonomia feministak (EF) sistema ekonomiko dominanteari eta teoria ekonomiko hegemonikoak bultzatzen dituen suposizioen eraketari egiten dioten kritika partekatzen dutela deritzogu.
Horregatik, apirilaren 8, 9 eta 10ean Iruñeako autobus geltoki zaharrean itxaroten zaitugu jardunbide luzeko pertsonen eskutik kontzeptu hauetan gehiago sakontzeko.
Ekonomia Solidarioari buruzko IX. Nazioarteko Jardunaldiak
“Kapitalismoa edo bizitza, ekonomia feministaren ikuspegia”
IRUÑA – 2016ko Apirilaren 8, 9 eta 10ean
Apirilaren 8an:
17:30 Jardunaldien aurkezpena.
Egun hauetan gertatuko diren jardueren informazioa emango da, hala nola, Geltoki proiektuaren garapenari buruzkoa, REAS parte dena.
18:30 «La economía es más que dinero»
Zaloa Pérez Hernandorena – REAS Euskadi
Arterra Bizimodu
Apirilaren 9an:
11:00 Tailerra: «Museo de claves: herramientas de economía feminista en nuestras vidas y luchas cotidianas»
Carmen Crespo eta Nieves Salobral – Eje de Precariedad y Economía Feminista
17:00 Mahai-ingurua: «Conciliación y corresponsabilidad»
Carmen de la Cruz – Generoa Garapen ekonomikoan eta Nazioarteko Harremanetan espezialista
Tere Saez – Nafarroako parlamentaria eta Lizarrako udalaren aukera berdintasuneko teknikaria
19:00 Mahai-ingurua: «Alternativas económicas emancipatorias»
Josefina Roco – Mundubat-eko ekonomia feministaren eskola
Mesoamericanas en Resistencia – (Bideokonferentzia bidez)
Apirilaren 10ean
11:30 «Mirada Eco feminista»
Soraya González – Pandora Mirabilia
13:00 Jardunaldien itxiera.