Ekonomia solidariaren azoka

1 abril 2016
Comments: 0
1 abril 2016, Comments: 0

Feria2014Ekitaldi hau, ekonomia solidarioa eta kontsumo arduradunaren alde egiten ari duten enpresen eta entitateen espazio erreferentzial gisa itxuratzen da. Azoka, MERKATU SOZIALAREN eratzearen adierazpen garrantzitsuenetarikoa izango da, ekitaldi honetan bere konfigurazioa eta garapena aurkeztu, azaldu eta zehaztu nahi baita.

Azoka ehonen helburua ekonomia solidarioa indartzea eta ikustaraztea da, hazten ari den errealitate sozioekonomiko honek bere jarduteen bitartez erantzun errealak helarazi ditu sektore ezberdinei buruz, hala nola, produkzioaren sektorean, zerbitzuetan, komertzializazioan, kontsumoan edo sektore finantzieroan, beti ere, errealitate integralean, ekonomikoan, sozialean eta ingurugiroan beren bideragarritasuna oinarritzen duten eredu enpresarial eta proiektu sozialen bidez. Azokarekin Merkatu Soziala herritarrei hurbildu nahi diegu eta barne-lankidetza eta kontsumo arduratsua sustatu nahi dugu pertsona eta organizazio produktore eta pertsona kontsumitzaileen artean.

Azokak, merkatu sozialean parte hartzen duten ekonomia solidarioko organizazio eta enpresa ezberdineko stand informatiboekin, produktu salmentarekin eta zerbitzu ezberdinekin kontatuko du: finantza etikoak, garraio jasangarria, bidezko merkataritza, energia-iturri berriztagarriak, eraikuntza, ehungintza, posta, turismo arduratsua, lan-gizarteratzea, beste batzuen artean. Baita ere, aurkezpenekin, erakusketekin eta jarduera kulturalekin kontatuko du azokak.

Azokari lotuta, Ekonomia Solidarioari buruzko IX. Nazioarteko Jardunaldiak ospatuko dira, Iruñeko udalak finantziatutakoak, eta kasu honetan landuko de gaia “Kapitalismoa edo bizitza: ekonomia feministaren ikuspegia” izango da.

Postu partaideak

Postu partaideak

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies